HEMEN DUZUE BIZKAIKO KOPLA ZAHAR BAT-BANANGOA
Letra ikusi nahi ezkero deskarga ezazu behean dagoen artxiboa. Letra batzuk ez dira egongo, beraz kanta entzun eta utsuneak bete itzazu.
bizkaikokoplazarrak.docx | |
File Size: | 5 kb |
File Type: | docx |
TIKI TOKI
EUSKALKIEN GURUTZEGRAMA
EUSKALKIEN EZAUGARRIEN TAULA
KONTZEPTU MAPA
IZENA+IZENONDOAREN MIND MUP-A
ARIKETA 1
TURISMOA TRIPTIKOA
DBH 4
Baladak, kanturako eta dantzarako erabiliak ziren pieza lirikoak
Baladak kantu narratibo laburrak dira. Kanturako eta dantzarako erabiliak izan ziren. Baladei erromantze eta kontrapoesia ere esaten zitzaien. Kantu narratibo hauek Erdi Arotik gaur egun arte iraun dute. Europa osoan zabaldu ziren. Ahoz ahoko transmisioa mantentzen duten lekuetan irauten dute batez ere. Erdi Arotik XVIII.mendera arte indarrean egon ziren. XVIII.mendetik aurrera, bertsolaritzaren lorapenarekin, pixkanaka-pixkanaka indarra galtzen joan ziren.
Herri bakoitzean balada mota ezberdina zuten: Forma dela, irudiak egiteko errekurtsoa dela, bertako epikan einarritzen delako dela. Hala ere azpi oinarria berdintsua izaten zuten eta horregatik herri ezberdinetako baladak konparatu daitezke. Baladak formaren eta gaiaren arabera sailkatzen ziren. Forma poetikoa gehienetan isometrikoa zen. Hauek ziren erabilitako neurriak: zortz neurtitzekoa "ababbcbc", lau neurtitzekoa "bcbc" eta hamar neurtitzekoa. Gaiaren araberako sailkapena hau zen: Eredu epikoa XV-XVI.mendean erabili zuten, gai nagusiak gertatutako guduak izn ziren. Eredu epiko-lirikoa XVII.mendean eman zen, gai nagusiak guduak eta ezinezko maitasunak izan ziren. Eredu lirikoa XVIII.mendean erabili zuten, garai hartako baladetan dauden gai nagusia amodioa da.
Baladek hainbat ezaugarri zituzten: memorian gogoratzeko trikimailuak, errepikapenak, paralelismoa, elkarrizketak, metrika eta errima, errima, entzuteko atsegina izatea.
Kanturako eta dantzarako ziren kantu narratibo hauek gertaera bortitzak eta gehienetan gogorrak kontatzen zituzten. Pertsonaiak nolakoak ziren ez zuten ia esaten. Ez denbora, ez leku,... ez digute ia aipatzen.

ALEGIAK - IDAZLANA
Animaliak protagonistak diren istorio laburrak dira alegiak.
Lehen aipatu dudan bezala, normalean, animaliak dira protagonistak. Prosan edo bertsotan idazten dira. Hizkera erraza erabilltzen dute. Pasadizo moral edo satirikoak erakusteko erabiltzen dira. Irakurleak gogoeta egitea da helburu.
Historian zehar hainbat idazle famatu egon dira, adibidez, Greziako Esopo, k.a. V.mendean, eta Fedro, k.a. I.mendean. Bi idazle hauek Greziakoak ziren eta normalean latinez idazten zuten. La Fontaine (XVII.mendekoa Frantzian) eta Samaniego (XVIII.mendean Araban) gaur egungo literaturaren antzera idazten zuten, denboran hurbilago kokatzen dira.
Hurrengo idazle hauek alegia asko itzuli dituzte euskarara: Juan Antonio, eta Bizenta Mogel (XIX.mendean), Atxa, Oxobi,... Garrantzitsuena Bizenta Mogel izan zen. Esoporen 50 alegiak euskaratu zituen. 1804an Ipui Onac argitaratu zuen. Euskal literaturarentzat oso aberasgarria izan zen. Horrez gain, lehen emakumea izan zen euskaraz idazten zuena.
Alegietan hainbat baliabide literario ager daitezke: etopeiak, prosopografia eta prosopopeia edo pertsonifikazioa. Etopeiak, pertsonaia baten ohiturak deskribatzen ditu, prosopografiak, pertsonaiaren ezaugarri fisikoak adierazten ditu, eta pertsonifikazioak, pertsonen izaera ematen die bizigabeei.
Hainbat alegia daude txikitan irakurri eta entzun ditugunak, Erbia eta Dortoka adibidez.

ASTOA ETA MANDOA ALEGIAREN IRUZKINA
Alegiak, animaliak protagonistak diren testu narratibo laburrak dira. Grezian sortu ziren. Greziako alegiagile famatuena Esopo izan zan. Beranduago, Bizenta Mogelek, alegia asko itzuli zituen euskarara.
Lehen, alegiak, ahhoz-aho trasmititzen ziren, baina horain, idatziz trasmititzen dira. Hartzaileak alegia hau irakurtzen edo entzuten duen edozein pertsona izan daiteke. Alegia hauek entretenitzearekin batera hartzeileari, ikaskizunaren bidez, erakusteko daude eginak.
Alegia honetan astoa kexatu egiten da mandoak bi aldiz gehiago joan eta zama berdina eramaten duelako. Aurrera doazela, astoa nekatzen hasten da eta bere zamaren zati bat mandoari pasatzen dio madazainak. Gero mandoak astoari guztiz merezitakoa dela guztia esaten dio.
Alegia hau 7 lerroz eta ahapaldi bakar batez osatutako alegia da.
Hasieran, lehenengo lerroan, mandoa eta astoa elkarrekin doaz. Garapenean (Bien zama.................................... gaineratu zion) astoa kexatu egiten da eta aurrera doazen einean, astoa nekatuago dagoenean, astoaren zama mandoari pasatzen dio mandazainak. Amaieran, azkeneko lerroan, mandoak astoari merezi duelako bikoitza jaten duela esaten dio.
Istorio hau denbora tarte labur batean dago kokatuta (Aurrera segi eta....), hau da, minutu batzuetan gertatzen da. Kronologikoki dago antolatuta.
Tokia ez da agertzen baina bide batean daudela pentsa dezakegu.
3.pertsonan kontatzen du narratzaileak (asota eta mandoa elkarrekin zihoazen...). Elkarrizketak zuzenak dira (eta esan zion: "...") Protagonistak astoa eta mandoa dira, baina hala ere mandazaina pertsonaia bat da.
Bertan pertsonifikazioa ikusten da, animaliek ez dutelako hitz egiteko ahalmenik eta algeia honetan hitz egiten dute.
Hobeto da hitz egin baino lehenago pentsatzea etorkizunean damutzea baino.
Pentsatzen dut ikaskizuneko egoera sarri gertatzen dela bizitzan zehar. Egoera honi "karma" deitzen diogu etxean.

“ZERBAIT IZUGARRIA GERTATUKO DA HERRI HONETAN”
Ipuinak testu narratibo laburrak dira. Normalean entretenitzeko eta ikasteko eginak izaten dira. Orain “Zerbait izugarria gertatuko da herri honetan”-ri buruzko iruzkin bat irakurriko duzu.
Ipuin honen idazlea Gabriel Garcia Marquez da. Gabriel Aracatacan jaio zen 1927ko martxoaren 6an eta 2014ko apirilaren 17an, Mexiko Hirian, hil zen. Kolonbiar idazle eta kazetaria zen. Latinoamerikako idazlerik famatuenetako bat izan munduan. 1981ean Nobel saria irabazi zuen. Ez dakigu zehazki noiz idatzi zuen ipuin hau. Ipuin honen hartzailea ipuina irakurtzen duen edozein izan daiteke, idatziz transmitituta baitago. Euskaraz idatzitako ipuina da. Ipuina irakurtzen duen edozein izan daiteke hartzailea, kasu honetan hartzailea ni izan naiz. Entretenitzeko idatzia dago
Ipuinaren gaia honako hau da; andre batek zerbait izugarria gertatuko dela pentsatzen du, eta beldurraren ondorioz eta zurrumurruak zabaltzen dira herri osoan zehar.
Ipuinaren gertakizuna honako hau da; goiz batean andreak zerbait izugarria gertatuko dela pentsatzen du. Mezu hori herrian zehar zabaltzen da. Zerbait izugarria gertatuko dela pentsatzearen ondorioz eta horrek sortzen duen beldurraren ondorioz, jendea janaria erosten, herritik joaten eta herriko azken herritarrak etxeari su ematen diete.
Kanpo-egiturari dagokionez, ipuin hau 10 ahapaldiz osatutako ipuina da. Prosan idatzita dago.
Hasiera 1.ahapaldia da, bertan andrea esnatu eta gosarian bere seme-alabei egun hartan zerbait izugarria gertatuko dela pentsatu duela esaten die.
Garapena 2.ahapalditik 9.ahapaldira da, bertan zurrumurrua herrian zehar zabaltzen joaten da. Jendea zerbait izugarria gertatu zain dago eta azkenean herritar gehienek alde egiten dute beldurrez.
Amaiera azkeneko ahapaldia da, bertan azkeneko herritarrek su ematen diete beraien etxeei. Azkenik andrea berriro sartzen da estenatan hasieran esan duen esaldia errepikatuz.
Hainbat gertaera daude ipuinean zehar. Lehenengoa, hasierako familiaren gosaria da. Bigarrena, semea billar-jokoan jokatzen hastea eta bere lagunei amak esandakoa kontatzea die. Hirugarrena, harakinak haragi guztia saldu duena. Laugarrena, harakinak beste behi bat hil duena. Bosgarrena, plazan txoritxoa agertzen dena. Seigarrena, herritarrak herritik joaten direna. Zazpigarrena, azken herritarrak etxeei su ematen diena. Azkenik, hau da, zortzigarrena, andrea berriro hasieran esan duena errepikatu dueneko gertaera. Sinplea da.
3.pertsonan dago idatzita testu hau, orainaldian“zaharraren susmoak dira, gauza normala, pentsatu dute”. Kanpodiejetikoa da, dena kanpotik kontatzen duelako. Objektiboki kontatzen du istorioa, ez duelako bere iritzia ematen.
Ipuin honetako protagonista eta arazo eragilea andrea da, istorioa berak sortzen duelako eta berak sortutako zurrumurruaren ondorioz herria sutan gelditu delako. Hala ere beste hainbat pertsonaia daude: seme-alabak, semearen lagunak, harakina, semearen lagunaren ama, herritarrak eta atsoa. Pertsonaiak sinpleak dira, oso gutxi dakigulako pertsonaiei buruz, sinpleena soilik.
Kronologikoki antolatuta dago. Egun batean gertatzen da istorio guztia, hau da, goizean familiaren gosariarekin hasten da eta arratsalderantz bukatzen da. Guztia ziklo bat da, andreak hasieran esaten duena bukaeran errepikatzen duelako.
Tokia objektiboa da. Ez digu zehazki zein herri den esaten baina edozein herri txiki batean gertatutako istorioa izan daiteke, ez dagoelako ezertxo ere errealitatetik kanpo. Harategia, eskola, familiaren etxea,... agertzen dira.
Elkarrizketak estilo zuzenean daude idatzita, hau da, “: -_______”. Narrazio bat agertzen da. Ez da deskripziorik ageri.
Figura literario batzuk agertzen dira: Hiperbolea, testu osoa